Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Kultura eta Sormen industriei (KSI) zuzendutako Egokitu zerbitzu berria

  • 9 de septiembre de 2020

EGOKITU programaren helburua da KSI enpresei orientazioa eta laguntza ematea egungo krisiaren ondorioz sortu diren negozio-ereduarekin, finantzaketaren kudeaketarekin edo digitalizazio-aukerekin lotutako erronkak konpontzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatzen du programa berri hau, eta EUSKALITek, TECNALIAk eta VICOMTECHek parte hartzen dugu.

Zerbitzua bi erabiltzaile motari zuzenduta dago: enpresak edo erakundeak, banaka, edo premia edo arazo komun bat duten enpresa-taldeak.

KSI enpresa indibidualak
Zerbitzua diagnostiko espres batean oinarrituko da, eta premiazko beharrak lehenesten lagunduko dizue. Diagnostikoa bete ostean, lan egiteko eremu bat hautatuko da:
• Negozio-ereduari eta finantzaketaren kudeaketari dagokienez, 10 ordura arteko aholkularitza-laguntza eskainiko da, behar edo arazo jakin bati buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin.
• Digitalizazioari dagokionez, laguntza-zerbitzu bat eskainiko da, digitalizazioak 10 ordura arteko produktuak eta prozesuak hobetzeko eskaintzen dituen aukerei heltzeko.

KSI enpresa-taldeak
Zerbitzua gai edo arazo komun bat modu independentean edo nodo/elkarte baten bidez jorratzen duten enpresa-taldeek egin beharreko txosten batean oinarrituko da. Txostenaren analisiak honako zerbitzu mota hauek eskaintzea ahalbidetuko du:
• Negozio-ereduari eta finantzaketaren kudeaketari dagokienez, 20 ordura arteko aholkularitza-laguntza eskainiko da, behar edo arazo jakin bati buruzko aholkularitza pertsonalizatuarekin.
• Digitalizazioari dagokionez, laguntza-zerbitzu bat eskainiko da, gehienez ere 20 ordukoa, digitalizazioak landutako problematikan duen eraginari buruzko zalantzak argitzeko.

Epeak eta eskaerak: zerbitzua 2020ko irailaren 1ean ireki da, eta baliabide bideratuak agortu arte egongo da indarrean, gehienez ere 2020ko azaroaren 30era arte.

Izen-ematea esteka honetan egin daiteke

Informazio gehiago hemen