Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Languages Lanean Kongresua (urtarrilak 18 eta 19. Bilbo)

  • 26 de diciembre de 2023

Urtarrilaren 18 eta 19an Bilbon, Languages Lanean. Hizkuntza kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresua izango da. Honek lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten erakundeen praktika onak zabaltzea du helburu.

 Etorkizunari begiratzen dio kongresuak, sektore sozioekonomiko globalizatu bati, non hizkuntza-kudeaketa beharrezkoa den kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta merkatuan lehiatzeko.

Horretarako, Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak gonbidatu dira, eta hitzaldiez gain, sektoreen arabera antolatutako mahai-inguruak izango dira. Egitarau zabala prestatu da, 50 hizlari baino gehiagoren parte-hartzearekin.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu dute kongresua, eta EUSKALIT honen diseinuan, garapenean eta koordinazioan parte hartzen ari da.

Kongresua doakoa da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea HEMEN

Programa osoa hemen