Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

Prestakuntza programarako hezitzaileak bilatzen dira

  • 10 de mayo de 2022

EUSKALITek eta SPRIk batera egiten dugun Prestakuntza programarako gai hauetan adituak diren hezitzaileak hautatzeko prozesu bat egingo dugu: aliantzen kudeaketa, aldaketaren kudeaketa, eta eskaintzaren berrikuntza enpresan: produktu eta zerbitzu berriak sortzea.

Esteka honetan, hautaketa-prozesuko dokumentuak deskargatu ahal izango dituzu:

  • Hautaketa-irizpideak: prozesu hori zertan datzan eta hautagaitzetan zer baloratuko den jakiteko.
  • Ikastaroaren eduki orientagarriak: ikastaro bakoitzean zer lan egitea espero dugun jakin dezazun. Gure proposamenak zabaldu, aldatu edo zehaztu ahal izango dira, nahi izanez gero; eduki orientagarria da, adierazi dugun bezala.
  • Hautagaitza: zure hautagaitzarekin beteta bidali beharko diguzun txantiloia.

Interesa baduzu, dokumentuak arretaz irakur itzazu, eta egokia iritziz gero, ikastaro baterako edo gehiagorako zure hautagaitza helarazteko eskatzen dizugu.

Zure hautagaitza helarazteko azken eguna 2022ko maiatzaren 20a da, larana@euskalit.net helbide elektronikora.