SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROA eta EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREA izan dira EUSKALITen GIHak erakundeetan txertatzeari buruzko Praktika Onen Saria irabazi dutenak. Espainiako Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2020 Sarirako euskal hautagaiak izango dira bi erakundeak.
170 pertsona baino gehiagok parte hartu duten ekitaldi batean, CF Somorrostrok haren bilakaera azaldu du: zentroan gizarte-erantzukizuna zer zen definitu, eta haren gizarte-balioa monetizatu zutenetik, GIHak kudeaketan sartu arte, bere interes-taldeetan duten eragina aztertu, eta bere balioekin eta nortasun-ezaugarriekin bat egin arte.
Bestalde, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, GIHei buruzko berariazko ildo estrategikoak lehenesteko eta garatzeko metodoa, zein eragina eta emaitzak neurtzeko adierazleen sistematika nabarmendu ditu.
EUSKALITeko Patronatuko kideek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagarekin batera, osatutako epaimahai batek aukeratu ditu praktika irabazleak. Epaimahaiak estrategiarekiko koherentzia, kudeaketan integratzea eta aurkeztutako praktiken emaitzak eta eragina baloratu ditu.
Somorrostroko Prestakuntza Zentroak ere jaso du Publikoaren Sari Berezia, eta Lauaxeta Ikastola, AZTI, UPV/EHU eta Bioteknologiako Laborategiak izan dira finalistak.
Ekitaldiaren amaieran, José Luis Díaz, ITP Aeroko Kalitate zuzendariak eta EUSKALITeko presidenteak, hainbat sektoretako erakundeen artean praktika onak partekatzearen garrantzia eta eskuzabaltasuna azpimarratu ditu.
Ekitaldi hau EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuko Klubaren jarduera nagusietako bat da, eta Euskadiko kudeaketan aurreratuen dauden enpresa batzuk biltzen ditu, Kudeaketa Aurreratuaren aintzatespena lortu dutenak alegia.