Oinarrizko prestakuntza-Innobideak Prestakuntza

Innobideak Prestakuntza SPRIren programa bat da, EUSKALITekin lankidetzan, eta prestakuntza saio laburrak eskaintzen ditu Berrikuntzaren eta Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko kontzeptuak ezagutzeko. Gerenteei, zuzendariei eta industria-enpresen eta lotutako zerbitzuen ardura duten beste pertsona batzuei zuzenduta dago.

Ekimena doakoa da eta saio independenteetan ematen da, adibide eta dinamiken bidez. Online formatuan egiten dira, hiru orduko iraupenarekin.

Programak gai ugari eskaintzen ditu:

  • Estrategia, nola gauzatu gure asmoak
  • Negozio-ereduaren berrikuntza, arrakastaren giltzarri
  • Aldaketaren kudeaketa
  • Hornitzaileak eta beste aliantza batzuk berrikuntza-motor gisa
  • Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea
  • Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea
  • Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino kudeaketa
  • Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako
  • Talentua bilatu eta mantendu
  • Negoziaziorako funtsezko trebetasunak. Estrategia eta taktika
  • Talde-lanaren mitoak eta errealitateak
  • Gatazkak kudeatzea, errentagarritasuna eta motibazioa hobetzeko
  • Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa
  • Zure enpresak berdintasunean egin behar dueña
  • Berrikuntzaren kudeaketa zure enpresaren neurrira
  • Zaintza lehiakorra: berrikuntzarako lehen urratsa
  • Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa
  • Produktu eta zerbitzu berriak sortu
  • Berrikuntzarako AGILE prozesuak
  • Enpresaren errendimendua eta lehiakortasuna neurtzea
  • Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da
  • Ekonomia zirkularra eta negozio berriak
  • Talentu-galera prebenitzea, motibazioa kudeatuz 
  • Berrikuntzarako industria adimenduna 
  • Marketin digitala berrikuntzarako tresna gisa 
  • Lehiakortasun handiagoa zerbitzu berrien eta hobeen bidez: serbitizazioa

Informazio gehiago eta izen ematea

Hurrengo Ikastaroak