Txemi Cantera 2020 Gizarte Ekonomiako Nazioarteko Saria, ASLE Euskadiko Lan Sozietateen eta Partaidetzen Enpresa Elkarteak urtero egiten duena, bere 30. edizioan, Josetxo Hernándezentzat izan da. Hau, ASLEko gerentea izan da, 37 urtez eta EUSKALITeko presidentea 2014-2019 urteetan.
Ekitaldia abenduaren 22an izan zen, eta Idoia Mendia, Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua izan zen buru.
Elkarte horrek nazioarte mailan ematen du sari hori, 1991tik, eta gizarte-ekonomia identifikatzen duten printzipioen defentsan eta sustapenean gehien nabarmendu diren mundu osoko pertsonak, enpresak eta erakundeak aintzatestea du helburu.