Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

Bat egin 30. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen antolaketarekin!

  • 27 de mayo de 2024

2024ko urriaren 14tik 25era, Kudeaketa Aurreratuaren 30. Europako Astea izango da, eta, horren barruan, Kongresu bat egingo da urriaren 16an eta 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aste hau osatzeko, erakunde antolatzaileen laguntza paregabea dugu. Edozein erakundek parte hartu dezake, gai jakin batzuen jardunbide egokiak partekatuz gero, hala nola:

  • Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa: berrikuntza eta teknologia, negozio-ereduen bilakaerak edo aurrerapenak, ingurumen-jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, kudeaketako etika...
  • Pertsonen zaintza eta leialtasuna: erantzunkidetasuna, talentuaren kudeaketa...

Gai horiek izango dira Aste osoaren ardatz nagusia, bai Kongresuaren formaturako, bai kanpoan egiten diren ekitaldietarako. Dena den, Kongresutik kanpoko ekitaldietarako beste gai batzuk jorratzeko aukera egongo da, betiere Kudeaketa Aurreratuaren elementuekin harremana badute.

Praktika sendoa izan beharko du, hau da, dagoeneko diseinatuta, ezarrita edo aplikatuta egon beharko du, eta emaitzak izan beharko ditu. Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 27 eta uztailaren 12 bitartean izango da.

Parte hartu nahi baduzu, irakurri arreta handiz informazio hau

IZENA EMAN EZAZU

Gainera, EUSKALITek Kudeaketa laburrean bideo-lehiaketaren 8. edizioa abiarazi dugu, eta eduki eta proiektu originalak bilatzen ditugu.

Edozein erakundek edo pertsonak parte har dezake, gaia kudeaketari buruz bada, hots, edozein ikus-entzunezko baliabide erabiltzea erakundean edozein emaitza lortzeko.

Informazio guztia eta lehiaketaren OINARRIAK hemen daude. Hiru lan irabazle egon daitezke (obra onenari, publikoaren saria eta obra amateur onenari), 1.500 euroko sariekin! Izena eman dezakezu maiatzaren 27 eta uztailaren 30 bitartean.

IZENA EMATEA HEMEN