Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

Bat egin Europako Astearen antolaketarekin

  • 17 de mayo de 2021

Urriaren 18tik 29ra Kudeaketa Aurreratuaren Europako 27. Astea izango da, eta horren barruan Kongresu bat egingo da urriaren 20an eta 21ean Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aste honetan, hainbat erakunde antolatzaileren laguntza baliotsua izaten dugu beti, baina aurtengo berritasun nagusia honakoa da: mota guztietako erakundeei ekitaldi bat egiteko aukera irekiko diegula (irabazteko asmoa dutenei edo ez dutenei), baldin eta honako gaiei buruzko jardunbide egokiak partekatzeko bada:

  • Kudeaketa eta 4.0 ingurunea: eraldaketa digitala, kudeaketa arina, negozio-eredu berriak, antolaketa-eredu berriak, barne-ekintzailetza.
  • Kudeaketa eta Pertsonak: motibazioa pandemia-garaietan, telelanak nola eragiten duen, taldeen lidergoa, kohesioa edo team building, komunikazioa.

* Kongresutik kanpoko ekitaldietarako beste gai batzuk baloratzeko aukera egongo da, adibidez: GIHen kudeaketari nola eragiten dion, ekonomia zirkularra, gizartean duen eragina, produktibitatea...

Jardunbide sendoa izan beharko du, hau da, dagoeneko diseinatuta, ezarrita edo aplikatuta egon behar du, eta emaitza positiboak izan behar ditu erakundean bertan edo desberdinetan.

Gai horiek izango dira Aste osoko ardatz, bai Kongresu formaturako, bai Kongresutik kanpo egiten diren ekitaldietarako.

PARTE HARTU NAHI BADUZU ARRETAZ IRAKUR EZAZU HONAKO INFORMAZIOA (jardunbide egokiak aurkezteko azken eguna uztailaren 9a izango da).

Gainera, Kudeaketa laburrean bideo-lehiaketaren 5. edizioa abiarazi dugu, eta eduki eta proiektu originalak bilatzen ditugu.

Edozein erakundek edo pertsonak parte har dezake, betiere gaia kudeaketa bada, hots, edozein ikus-entzunezko baliabide erabiltzea erakundean edozein emaitza lortzeko.

Gai hauei buruzkoak izan daitezke: KAEren elementu bakoitzarekin zerikusia duen edozein praktika; pandemiaren ondorioz sortutako praktikak (lan egiteko modu berriak, ekoizpena edo bezeroentzako zerbitzuak egokitu eta eraldatzea, barne-kohesioa eta komunikazioa sustatzea, estrategiaren egokitzapen azkarra...); balioak eta jokabideak sustatzea (talde-lana, sormena eta berrikuntza, prebentzioa); gizarte-gaietan kontzientziatzea (berdintasuna, jasangarritasuna, ingurumena); produktu edo zerbitzuen azalpen bideoak, etab.

Informazio guztia eta lehiaketaren OINARRIAK hemen daude. Hiru lan irabazle egon daitezke (obra onenari, publikoaren saria eta obra amateur onenari), 1.500 euroko sariekin!

IZENA EMATEA HEMEN

Anima zaitez parte hartzera eta lagun iezaguzu zabaltzen!