Urriaren 17tik 28ra bitartean, Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europako Astea egingo da, eta, horren barruan, Kongresu bat egingo da urriaren 19an eta 20an, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Aste hau osatzeko, erakunde antolatzaileen laguntza baliotsua dugu. Edozein erakundek parte hartu ahal izango du, irabazi-asmoarekin edo irabazi-asmorik gabe, baldin eta gai jakin batzuen jardunbide egokiak partekatzen badira, hala nola:
Jardunbide sendoa izan beharko du, hau da, dagoeneko diseinatuta, ezarrita edo aplikatuta egon behar du, eta emaitza positiboak izan behar ditu erakundean bertan edo desberdinetan.
Gai horiek izango dira Aste osoko ardatz, bai Kongresu formaturako, bai Kongresutik kanpo egiten diren ekitaldietarako.
PARTE HARTU NAHI BADUZU ARRETAZ IRAKUR EZAZU HONAKO INFORMAZIOA (jardunbide egokiak aurkezteko azken eguna uztailaren 1a izango da).
IZEN EMATEA HEMEN
Gainera, Kudeaketa laburrean bideo-lehiaketaren 6. edizioa abiarazi dugu, eta eduki eta proiektu originalak bilatzen ditugu.
Edozein erakundek edo pertsonak parte har dezake, betiere gaia kudeaketa bada, hots, edozein ikus-entzunezko baliabide erabiltzea erakundean edozein emaitza lortzeko.
Gai hauei buruzkoak izan daitezke: KAEren elementu bakoitzarekin zerikusia duen edozein praktika; pandemiaren ondorioz sortutako praktikak (lan egiteko modu berriak, ekoizpena edo bezeroentzako zerbitzuak egokitu eta eraldatzea, barne-kohesioa eta komunikazioa sustatzea, estrategiaren egokitzapen azkarra...); balioak eta jokabideak sustatzea (talde-lana, sormena eta berrikuntza, prebentzioa); gizarte-gaietan kontzientziatzea (berdintasuna, jasangarritasuna, ingurumena); produktu edo zerbitzuen azalpen bideoak, etab.
Informazio guztia eta lehiaketaren OINARRIAK hemen daude. Hiru lan irabazle egon daitezke (obra onenari, publikoaren saria eta obra amateur onenari), 1.500 euroko sariekin!
IZENA EMATEA HEMEN
Anima zaitez parte hartzera eta lagun iezaguzu zabaltzen!