2023ko urriaren 16tik 27ra bitartean, Kudeaketa Aurreratuaren 29. Europako Astea egingo da, eta, horren barruan, Kongresu bat egingo da urriaren 18an eta 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Aste hau osatzeko, erakunde antolatzaileen laguntza baliotsua dugu. Edozein erakundek parte hartu ahal izango du, baldin eta gai jakin batzuen jardunbide egokiak partekatzen badira, hala nola:
Gai horiek izango dira Aste osoaren ardatz nagusia, bai Kongresuaren formaturako, bai kanpoan egiten diren ekitaldietarako. Dena den, Kongresutik kanpoko ekitaldietarako beste gai batzuk jorratzeko aukera egongo da, adibidez: GIHen eragina Estrategian, ekonomia zirkularra, produktibitatearen hobekuntza...
Praktika sendoa izan beharko du, hau da, dagoeneko diseinatuta, ezarrita edo aplikatuta egon beharko du, eta emaitza positiboak izan beharko ditu.Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 15 eta ekainaren 30 bitartean izango da.
Parte hartu nahi baduzu, irakurri arreta handiz informazio hau
Gainera, Kudeaketa laburrean bideo-lehiaketaren 7. edizioa abiarazi dugu, eta eduki eta proiektu originalak bilatzen ditugu.
Edozein erakundek edo pertsonak parte har dezake, betiere gaia kudeaketa bada, hots, edozein ikus-entzunezko baliabide erabiltzea erakundean edozein emaitza lortzeko.
Gai hauei buruzkoak izan daitezke: KAEren elementu bakoitzarekin zerikusia duen edozein praktika; prozesuen berrikuntzaren bidez sortutako jardunbide egokiak: negozio-eredu berriak, lan egiteko modu berriak, ekoizpenaren edo bezeroentzako zerbitzuen egokitzapena edo eraldaketa, kohesioa eta barne-komunikazioaren sustapena, etab.; balioak eta jokabideak sustatzea (talde-lana, sormena eta berrikuntza, prebentzioa); gizarte-gaietan kontzientziatzea (berdintasuna, jasangarritasuna, ingurumena); produktu edo zerbitzuen azalpen bideoak, etab.
Informazio guztia eta lehiaketaren OINARRIAK hemen daude.
Hiru lan irabazle egon daitezke (obra onenari, publikoaren saria eta obra amateur onenari), 1.500 euroko sariekin!