Dagoeneko eskuragarri dago 29. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen ekitaldien egitarau osoa, eta esteka honetan ikus dezakezu.
Europako Astearen barruan, bi ekitaldi-formatu daude: Kongresu bat, urriaren 18an eta 19an Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Astearen gainerako egunetan, urriaren 16tik 27ra, ekitaldi gehiago izango dira. Horietan, industria, osasun eta hezkuntza arloetako kudeaketa aurreratuari buruzko gaiak jorratuko dira.
Guztira 40 ekitaldi baino gehiago egingo dira, formatu ugaritan (aurrez aurre, streaminga edo online), 60 erakunde antolatzailek antolatuta.
Kongresuan bi gai-multzo handi landuko dira, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituztenak:
Ez galdu Kongresu osoa jarraitzeko aukera paregabea, aurrez aurre edo streaming bidez; bi kasuetan izena eman beharko duzu aldez aurretik.
Gorde datak zure agendan!
Ezagutu ekitaldien programa osoa eta lehenbailehen izena eman ezazu!