Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

Kudeaketa Aurreratuaren Europako 30. Astearen ekitaldien programa osoa

  • 23 de septiembre de 2024

Urriaren 14tik 25era Kudeaketa Aurreratuaren 30. Europar Astea ospatuko da eta 40 ekitaldi baino gehiago izango ditu Euskadi osoan.

Astearen barruan, kongresu bat egingo da urriaren 16an eta 17an Bilboko Euskalduna Jauregian, streaming bidezko emisioarekin indartuko dena, eta gaikako bi bloke handi izango ditu: Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa eta pertsonen zaintza eta leialtasuna. Formatu horretatik kanpo, beste 30 ekitaldi egongo dira hiru lurraldeetan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta horietan kudeaketaren hainbat eremutan sakonduko da, hala nola Estrategian, IAren kudeaketan, osasun mentalaren zaintzan... ekintza presentzial eta birtualen bidez.

Aurtengo jardueren eta jardunaldien antolaketan parte hartzen duten 60 euskal entitateen artean, Bilbao Ekintza, Emun, Gorabide edo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak daude. Gainera, beste 50 erakundek Europako Astea zabaltzen lagunduko dute, Kudeaketa Aurreratuarekin duten konpromisoaren erakusgarri. Astezaleak dira, edizio honetako figura berritzailea. Guztira, 100 erakundek baino gehiagok bat egin dute Aste honetako mugimenduarekin.

Dagoeneko eskuragarri dago Kudeaketa Aurreratuaren Europako 30. Asteko ekitaldien egitarau osoa, eta esteka honetan ikus dezakezu. Eman izena lehenbailehen!