Urriaren 19 eta 30 bitartean, 26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea izango da. Kongresua egongo da ere, urriaren 20 eta 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Kongresua, Euskalduna Jauregian izango da urriaren 20 eta 21ean, aretoaren edukiera mugatzea eta Streaming bidez zuzenean emititzea da asmoa, beti ere urrian izango dugun osasun-egoera ikusita.
EUSKALITek lau gai-multzo handi aukeratu ditu, 2019ko Astean bertaratutakoen asebetetzeari buruzko inkestetan jasotako ideietan oinarrituta, gaurkotasuneko gai batzuekin batera. Gure ustez, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituzte:
Kongresuan antolatzaile bezala parte-hartzeko, lau gai horietako praktika on edo esperientziak aurkeztu beharko dira, eta ondoren, Batzorde batek aproposanak zein diren erabakiko du. Gainera, betiko moduan, edozein irabazi-asmorik gabeko erakundek ekitaldia antolatu ahal izango du Kongresutik kanpo.
Ekitaldien antolatzaile izan nahi baduzu, uztailaren 24ra arte duzu, eta Europar Asteko webgunean informazio guztia eskuragarri duzu.