Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria

2019 Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sariaren emate ekitaldia

  • 18 de diciembre de 2019

25 erakundek jaso dituzte Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren sariak abenduaren 18an Gasteizko Europa Jauregian.

EKITALDIAREN LABURPEN BIDEOA

Sari horiek Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburuak, Nekane Murga, Osasun sailburuak, Josu Erkoreka, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburuak, eta Estíbaliz Hernáez, Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailburuordeak eman dizkiote, EUSKALITen Presidentearekin, José Hernándezekin batera. Gainera, Iñigo Urkullu Lehendakariak itxi du ekitaldia. 

Edizio honetan, Brontzezko, Zilarrezko eta Urrezko Ak, hamaika industria eta zerbitzu enpresek, Osakidetzako hiru erakundek, hiru ikastetxek, hirugarren sektoreko hiru erakundek, Administrazioko bat, eta finantza eta aseguruen beste erakunde batek jaso dute aintzatespena.

Gainera, Kudeaketa Aurreratuaren hiru Euskal Sari banatu dira, Euskadiko kudeaketaren aintzatespen gorena, bi ikastetxe eta industria-enpresa bati. Sari hori eskuratzeko, beharrezkoa da aurreko urteetan urrezko aintzatespena lortu izana, eta kudeaketa elementu jakin batean kanpoko ebaluazio espezifiko bat gainditzea.

Aurten, gainera, Kudeaketa Aurreratuaren Diplomak banatu zaizkie sektore guztietako 59 erakunderi, 2019an EUSKALITen Kanpo Kontrastearen zerbitzua gainditu eta gero.

Horrez gain, zortzi erakunderi eman zaie aitortza, Osakidetzako Donostialdea eta Arabako Errioxa Erakunde Sanitario integratuak, Somorrostro Prestakuntza Zentroa, Bizgarri Elkartea, Imatek, Blackbinder, Fresmak eta CAF erakundeei, Quality Innovation Award 2019ko euskal irabazleak izateagatik.

EKITALDIAREN ARGAZKIAK

Etorri nahi baduzu esteka honetan izena eman dezakezu.

INDUSTRIA
BRONTZEZKO A 

• HERDIT
• InguruMena Advanced TEchnologies,=imatek
• SPRILUR, S.A.

ZILARREZKO A 
• TUBACEX
• PROTÓN ELECTRÓNICA, S.L.U.
• SPRI-AGENCIA VASCA DE DESARROLLO EMPRESARIAL
• GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP E.
• MERCABILBAO, S.A.

URREZKO A 
• ELIKA-FUNDACION VASCA PARA LA SEGURIDAD AGROALIMENTARIA
• LANTEGI BATUAK
• EUSKALIT

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA BERRIKUNTZAN 
• ORMAZABAL Y CÍA, S.L.U.

OSASUNA
ZILARREZKO A 

• OSI ARABA-OSAKIDETZA
• OSI GOIERRI ALTO UROLA-OSAKIDETZA

URREZKO A 
• OSI BILBAO BASURTO-OSAKIDETZA

HEZKUNTZAZILARREZKO A 

• AVELLANEDA IKASTETXEA

• CENTRO DE FORMACIÓN JURITECNIA

URREZKO A 
• TOLOSAKO INMAKULADA LANBIDE IKASTOLA

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA ESTRATEGIAN 
• COLEGIO URDANETA

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA BERRIKUNTZAN 
• COLEGIO URKIDE IKASTETXEA, S. COOP.

HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREA
ZILARREZKO A 

• ARGIA FUNDAZIOA

URREZKO A 

• ZESTOAKO SAN JUAN FUNDAZIOA
• CARITAS  DIOCESANA DE BILBAO

HERRI ADMINISTRAZIOA

ZILARREZKO A 
• IVAP

FINANTZAK ETA ASEGURUAK
URREZKO A 

• IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS