Guztira 21 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak dituztenak saritzeko. Gainera, beste 3 erakundek berrikuntza onenaren aitorpena jaso zuten, eta Euskadi ordezkatuko dute Quality Innovation Award-QIA 2024 sarien nazioarteko fasean.
Ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala egon da, sariak Mikel Jauregik (Industria, Trantsizio energetikoa eta Jasangarritasuna), Nerea Melgosak (Ongizatea, Gazteria eta Erronka demografikoa), María Begoña Pedrosak (Hezkuntza) eta Alberto Martinezek (Osasuna) banatu baitituzte.
Aurtengo edizioan, 3 erakunde aintzatetsi dira saririk gorenarekin: A&B BIOTEKNOLOGIAKO LABORATEGIAK, BERRIKUNTZAn Saria lortu duena; SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROA, BEZEROETAN; eta MUTUALIA, Gizarte Segurantzako 2. zenbakiko mutua laguntzailea GIZARTEAn.
Urrezko A jaso dute: PREOCA enpresa, EUSKADIKO TEKNOLOGIA PARKEA, SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA eta ARGIA FUNDAZIOA.
Brontzezko A saria jaso dute:
• AJL OPHTHALMIC, S.A.
• BULTZAKI, S.L.
• DORLET, S.A.U.
• HRE AUTOMATION
• PASABAN, S.A.
• TABIRA BEREZI, S.L.
• TH COMPANY
• EAE-KO HEZKUNTZA IKUSKARITZA
• JADO IKASTETXEA
• URIBEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA URIBE. OSAKIDETZA
• ASEBIER - ASOCIACIÓN EUSKADI ELKARTEA ENFERMEDADES RARAS EBH
• FUNDACIÓN CLARET SOZIAL FONDOA
• FUNDACIÓN BASQUE TEAM FUNDAZIOA
• GERTASPORT KIROL KLUB
Era berean, 54 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuari Diploma, EUSKALITen kanpo-kontraste batean konpromisoa erakusten duten erakundeentzat zuzenduta dagoena.
Gainera, Mikrobiomik Health Company, Surphase eta Gipuzkoako Foru Aldundia izan dira QIA-Quality Innovation Award 2024 estatu faseko saria irabazi duten 3 euskal erakundeak. Nazioarteko fasean lehiatuko dira, gainerako herrialdeetako 500 erakunde baino gehiagorekin batera, nazioarteko aintzatespenetako bat lortzeko, eta aintzatespena jaso dute ekitaldi honetan.