19 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak dituztenak aintzatesteko. Gainera, beste 8 erakundek jaso zuten berrikuntza onenaren aitorpena, eta Euskadi ordezkatuko dute Quality Innovation Award-QIA 2023 sarien nazioarteko fasean.
Ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala izan da, sariak Mikel Amundarainek (Industria Sailburuordea), Nerea Melgosak (Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak), Iñaki Arriolak (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak), Jokin Bildarratzek (Hezkuntza), eta Gotzone Sagarduik (Osasuna) banatu baitzituzten.
Aurtengo edizioan, 2 erakunde aintzatetsi dira sari nagusiarekin, Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sariarekin: SANTA MARÍA DE ARTAGAN IKASTETXEA -Bezeroak- eta SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROA -Berrikuntza-.
Urrezko A jaso dute: A&B BIOTEKNOLOGIAKO LABORATEGIAK industria-enpresa, eta MUTUALIA, 2. gizarte-segurantzarekin elkarlanean diharduen mutua.
Zilarrezko A Saria jaso dute:
• EUN
• EUSKAL TRENBIDE SAREA-RED FERROVIARIA VASCA
• ORMAZABAL INTERNATIONAL BUSINESS, S.L.U.
• APNABI AUTISMO BIZKAIA
• CENTRO DE ESTUDIOS INATEC
• SAGRADO CORAZÓN CORAZONISTAS
Brontzezko A Saria jaso dute:
• BIOLAN MICROBIOSENSORES
• CONSORCIO ESS BILBAO
• ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA – ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
• InguruMena Advanced TEchnologies (=imatek)
• INTERMODAL FORWARDING, S.L.
• MEGATECH INDUSTRIES AMURRIO, S.L.
• UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP. ELK.
• VICINAY MARINE INNOVACIÓN AIE
• ELKARBANATUZ
Era berean, 57 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, EUSKALITen kanpo kontrastea jaso, eta Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeei ematen zaiena.
Gainera, Zunibal, Ormazabal, Biobizkaia Ikerketa sanitario Institutoa, Mondragon Team Academy, Zola sistemas, Ludus Tech, Ibermática an Ayesa company eta Bizkaiko Foru Aldundia, QIAren tokiko faseko irabazle izan ziren, eta Euskadi ordezkatuko dute, nazioarteko fasean lehiatuz, mundu osoko 500 erakunderekin batera, 2024an Pekinen.