Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren emate ekitaldia 2018

  • 13 de diciembre de 2018

Hamasei erakundek jaso dute Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Saria, asteazkenean, abenduak 12, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aurtengo edizioan, industria sektoreko hiru erakundek jaso dute brontzezko A saria: Arteman Komunikazioa, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea eta Spri Taldea; jarduera sektore guztietako zortzi erakundek jaso dute Zilarrezko A saria: UPV/EHUko Psikologia Fakultatea, Madre de Dios Ikastetxea, Matrici, Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratua, Osakidetzako Arabako Osasun Mentaleko Sarea, eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea, Salesianos Cruces, eta Sirimiri Servicios Socioculturales. Eta Urrezko A eman zaio bi ikastetxeri Artxandako Trueba Ikastetxea, eta Urkide Ikastetxea.

Gainera, Kudeaketa Aurreratuaren hiru Euskal Sari banatu dira, hau da, Euskadin kudeaketa aitortzen duen sari nagusia. Aintzatespen hori eskuratzeko, beharrezkoa da aurreko urteetan urrezko aintzatespena lortu izana eta kanpo ebaluazio espezifiko bat gainditu izana kudeaketako elementu konkretu batean. Aurten bi dira Pertsonetan Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak, Gorabide, eta Osakidetzako Donostialdea Erakunde Sanitario Integratua; eta Bezeroetan Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sari bat, Mutualiarentzat.

Aurten, gainera, Kudeaketa Aurreratuaren Diplomak banatu zaizkie sektore guztietako 50 erakunderi, 2018an EUSKALITen Kanpo Kontrastearen zerbitzua gainditu eta gero.

Horrez gain, zazpi erakunderi eman zaie aitortza, Osakidetzako Tolosaldea Erakunde Sanitario Integratua, eta Ezkerraldea Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratua, A&B Laboratorios de Biotecnología, Euskal Trenbide Sarea, Imatek Advanced Technologies, Ega Master, eta Iberdrola Distribución erakundeei, Quality Innovation Award 2018ko euskal irabazleak izateagatik.

EKITALDIAREN ARGAZKI GUZTIAK

Sarituen zerrenda:

INDUSTRIA

BRONTZEZKO A

  • ARTEMAN KOMUNIKAZIOA
  • EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREA
  • ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A. (SPRI) 

ZILARREZKO A 

  • MATRICI, S. COOP.

OSASUNA

ZILARREZKO A

  • ARABAKO OSASUN MENTALEKO SAREA– OSAKIDETZA
  • GIPUZKOAKO OSASUN MENTALEKO SAREA-OSAKIDETZA
  • TOLOSALDEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA– OSAKIDETZA
KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA PERTSONETAN
  • DONOSTIALDEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA-OSAKIDETZA 

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA BEZEROETAN

  • MUTUALIA, MUTUA COLABORADORA CON LA SEGURIDAD SOCIAL Nº2

HEZKUNTZA

URREZKO A 

  • COLEGIO TRUEBA DE ARTXANDA, SOC. COOP. 
  • COLEGIO URKIDE IKASTEXEA, S. COOP.

ZILARREZKO A 

  • FACULTAD DE PSICOLOGÍA UPV/EHU
  • MADRE DE DIOS IKASTETXEA
  • SALESIANOS CRUCES

HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREA

ZILARREZKO A 

  • SIRIMIRI SERVICIOS SOCIOCULTURALES, S.L.

KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA PERTSONETAN

  • GORABIDE