Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

Innovabide Sarean sartzea eskatu ezazu!

  • 23 de julio de 2020

EUSKALITek INNOVABIDE bide-segurtasunaren kudeaketa hobetzeko euskal enpresen sarea bultzatzen laguntzen du.

Sareko kide izateko, interesa duten enpresek beren enpresako bide-segurtasunaren kudeaketaren barne-diagnostikoa egin behar dute. Horretarako, erreferentzia-esparru bat eskaintzen da, orientabide eta jardunbide egokiekin, modu errazean egiten laguntzeko. Gainera, erakundeak laneko bide-segurtasunean aurrera egiten lagunduko dion dokumentu bat eskuratuko du.

Zure erakundeari interesatzen bazaio:

  • errepideko istripu-tasa murriztea eta mugikortasun seguruaren kontzientzia sustatzea
  • beren lanpostura (in itinere) edo lana egiteko ibilgailu bat gidatzen duten biktimen kopurua murriztea (in misio)
  • pertsonen artean mugikortasun seguru eta iraunkorraz sentsibilizatzea

Eskatu sarera sartzeko kontraste bat!

INNOVABIDE sarea 2017an jarri zen abian, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bultzatuta, eta gaur egun mota eta tamaina guztietako enpresek osatzen dute, eta jardunbide egokiak partekatzen dituzte. Sareko kide izateak ez dakar inolako kosturik erakundearentzat.

Informazio gehiago