Kudeaketa Aurreratua
Prestakuntza

BFAren Gizarte Ekintza sailak bultzatutako bINKLUSIon programa online formatuan

  • 12 de mayo de 2020

Bizkaiko Foru Aldundiako Gizarte Ekintzako Autonomia Pertsonala Sustatzeko Sailak bultzatutako bINKLUSIon programak, EUSKALITen lankidetzarekin batera, aurrera jarraitzen du, orain online formatuan.

Parte hartu duten 20 erakundek baino gehiagok hobetzeko konpromisoan aurrera jarraitzea erabaki dute, zerbitzuak berrantolatuz eta lan egiteko modu berriak sortuz, erabiltzaile guztiek beren zerbitzuak jasotzen jarraitu dezaten. Horrela, apirilean Mapa estrategikoei eta aginte-koadroei buruzko bi online tailerretan parte hartu dute.

2017an hasi zen programaren helburua da BFAren erakunde laguntzaileek, kudeaketan modu orekatuan aurrera egitea, Kudeaketa Aurreratuaren eredua erreferentziatzat hartuta, eta funtsezko elementuetan arreta jarrita, hala nola bizi-kalitatean, elebitasunean, bikaintasunean edo gardentasunean.