Tailer honen helburua Kudeaketa Aurreratuan sakontzea da, hizkuntzen-kudeaketa, kudeaketa sisteman integratzeko praktikak landuz.
Horretarako, hiru saio praktiko aurreikusi ditugu eta hiru lurraldeetan egiteko aukera izango da. Tailerra doakoa da eta plaza mugatuak ditu.
Hauek dira edukiak:
- Kudeaketa aurreratuaren eredua 2018: zertarako eredu hau? zer proposatzen du?
- EME (Euskararen erabilera eta kudeaketarako eta Bikain-Euskararen Kalitate ziurtagirien ebaluazioetarako Eusko Jaurlaritzak sortutako erreferentzia marko estandarra) eta Kudeaketa Aurreratuaren ereduaren arteko harremana.
- Kudeaketa Aurreratuaren ereduaren egituran eta proposatzen diren hausnarketarako praktiketan, hizkuntzen kudeaketarako garrantzitsuak diren alderdiak. Nola integratzen da hizkuntzen-kudeaketa kudeaketa sistema orokorrean? Nola lotzen da Hizkuntza-Politika estrategia orokorrean, eta pertsonen kudeaketan, zerbitzu eskaintzan, bezero edo herritarrekin harremanetan, hornitzaileen kudeaketan…? Non egon beharko litzateke, non dago eta non ez dago?
- Bakoitzak bere erakundearen hizkuntzen-kudeaketaren integrazio mailaren inguruan hausnartzea.
Nori zuzenduta: Euskara teknikari eta arduradunak, Kudeaketa/antolakuntza teknikari eta arduradunak, Hizkuntza eta kudeaketa aholkulariak, Interesa duten baina hizkuntza kudeatzen ez duten erakundeetako kideak
- BIZKAIA: Urriak 17 eta 24 eta azaroak 9* AIC. Boroako elkartegia (Zornotza-Bizkaia). A1 gela Sakatu hemen
- GIPUZKOA: Urriak 19 eta 26 eta azaroak 9* Eureka Zientzia Museoa. Mikeletegi pasealekua 43, Donostia- Montessori gela Sakatu hemen
- ARABA: Urriak 23 eta 30 eta azaroak 9*Vitoria-Gasteizeko Europa Jauregia. Gasteiz gela Sakatu hemen
* Gomendagarria da euskara teknikari edo arduradunarekin batera, kudeaketa teknikaria edota arduraduna etortzea, ikuspegi orokorra izateko eta tailerreko ondorioak erakundean ezarri ahal izateko.