Egin klik hemen Kudeaketa Aurreratuaren Kluba osatzen duten erakundeen zerrenda ikusteko (industri erakundeak, zerbitzuetakoak, ikastetxeak, erakunde sanitarioak eta administrazio publikoak).
Saria 2004az geroztik ematen zaio Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko kideen kudeaketako praktikarik onenari. Urtero gai ezberdin bat hautatzen da jardunbide egokiak partekatzeko, aurkezpen guztiak gure Bilatu eta kudeatu erremintan eskuragarri daude
Kudeaketaren jardunbide egokiak, dokumentuak edo adierazleak partekatzen dituzten erakunde taldeak dira, baita adituak gonbidatzen dituzte ere esperientziak trukatzeko.
Sartzeko baldintzak eta funtzionamendua:
JARDUNEAN DAUDEN TALDEAK:
INDUSTRIA ETA ZERBITZUAK
HEZKUNTZAN KUDEAKETA AURRERATUA
OSASUNA
Q-epea
BEZEROAREN ESPERIENTZIA
LANDUTAKO GAIAK:
Urtero talde bakoitzak erabakitzen du zein gai landuko diren saioetan. Hona hemen orain arte landutako gaietako batzuk:
Gaitasunen garapena; Berrikuntzaren kudeaketa; Estrategia: nola lortzen dugun informazioa gure interes-taldeetatik; Gizartea: Ikuspegia, definizioa; Aliantzen kudeaketa; Lidergoa; Motibazioa eta aintzatespena; 2.0 prozesuak. Arintasuna antolakuntza-ereduan; Lankidetza eta sormen-inguruneak sortzea; Barne-komunikazioa eta kanpo-komunikazioa; Emaitzak; Parte-hartzea eta lan-giroa; Gaitasunak eta jardunaren ebaluazioa; Eraldaketa digitala; Marketina; Elkarrizketa zailak eta harreman osasungarriak, etab.