Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako bulego teknikoetarako "Kudeaketa eta praktika onen gida" aurkeztu berri da.
Gida hau, Eragileak Programaren esparruan, hiru urteko (2017-2019) lanaren emaitza da. Programa hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzak sustatu du, eta EUSKALITen lankidetzarekin garatu da.
Gida honen helburua da bulego horien ardura daukaten merkataritza teknikarientzat kudeaketarako oinarrizko erreferentzia izatea. Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferente gisa erabiliz, kudeaketaren eraginkortasuna errazteko eta hobetzeko metodologia eta tresnak ematen ditu; zehazki, Estrategiaren (plangintza), Bezeroen (hartzaileak/erabiltzaileak) eta Emaitzen (zerbitzuen eta jardueren barne kudeaketa) kudeaketaren arloetan.
Era berean, Programan parte hartu izan duten bulegoek partekatzen dituzten kudeaketarako praktika onen adibide ugari jasotzen ditu. Jardunbide horiek ikaskuntza gisa balio dezakete kudeaketaren barne hobekuntzarako, bai eta jarduera eremu bakoitzean merkataritzaren sektorea dinamizatu eta lehiakortasuna hobetuko duten jarduerak garatzeko ere.