Kudeaketa Aurreratuaren 26. Europar Asteak urriaren 19tik 30ra ospatuko da, eta Kudeaketa Aurreratuaren Biltzarra urriaren 20an eta 21ean izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Euskadiko larrialdi sanitarioaren deklarazioa dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko, EUSKALITek jakinarazten du martxoaren 16tik aurrera (astelehena), eta beste adierazpen bat egin arte, talde osoa normaltasunez egongo dela martxan telelanaren bidez.
SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROA eta EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOEN SAREA izan dira EUSKALITen GIHak erakundeetan txertatzeari buruzko Praktika Onen Saria irabazi dutenak. Espainiako Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2020 Sarirako euskal hautagaiak izango dira bi erakundeak.
OSAKIDETZAKO Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) irabazi du otsailaren 5ean Tel Aviven egin den QIA nazioarteko lehiaketako Osasun Sektoreko berrikuntzaren Award saria (aintzatespen gorena). Gainera, 19 herrialdetako beste erakunde batzuek ere jaso dute aintzatespena: Israel, Suedia, Finlandia, Txina edo Espainia.
Hamabi hilabetez euskal erakundeen artean Kudeaketa Aurreratua bultzatu dugu.
EUSKALITeko Patronatuak ITP Aero aukeratu du 2020-2022 bitartean presidente izateko, eta José Luis Díaz Manrique izatea erabaki du.
25 erakundek jaso dituzte Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren sariak abenduaren 18an Gasteizko Europa Jauregian.
GEROA PENTSIOAK BGAE erakundeak, “Lasaitasuna zure etorkizunean, gure izateko arrazoia” film laburrarekin, Kudeaketa Laburraren Film Laburren Jaialdiaren 3. edizioaren irabazlea izan da, EUSKALITek Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin (MU) koordinatzen duena.
Azaroaren 13an eta 14an Kudeaketa Aurreratuaren Biltzarra egin da, EUSKALITek koordinatua, eta 500 pertsona baino gehiago bertaratu dira..
Osakidetzako Donostialdea eta Arabako Errioxa Erakunde Sanitario integratuak, Somorrostro Prestakuntza Zentroa, Bizgarri Elkartea, Imatek, Blackbinder, Fresmak eta CAF, Quality Innovation Award 2019ko 8 irabazleak dira, eta nazioarteko fasean lehiatuko dira, Tel-Aviven, 2020ko otsailean.
Unilever, Virtualware, Ringspann, San Prudentzio Fundazioa, Geroa Pentsioak EPSV eta Ulma Arquitural Solutions dira Kudeaketa Laburrean 3. edizioko sei erakunde finalistak. Ekimen hau EUSKALITek antolatzen du, Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin batera, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan.
Bahía de Bizkaia Gas-BBG, Euskaliten Patronatuan sartu da, eta dagoeneko 26 erakundek osatzen dute.
Zaragozako Contazara enpresak CEX Sarien Kudeaketa praktika onen 9. edizioa irabazi du, aurten ekonomia biribilari buruz.
Ekitaldian, Ertzaintzako 70 unitateez gain, Segurtasun sailburuordea, Josu Zubiaga, Ertzaintzaren zuzendaria, Gervasio Gabirondo, eta EUSKALITen zuzendaria, Fernando Sierra egon ziren.
EUSKALITen Kudeaketa Laburrean film laburren III. jaialdia abian dago!
Azaroaren 5 eta 15 bitartean, 25. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea izango da. Biltzarra egongo da ere, azaroaren 13 eta 14an, Bilboko Euskalduna Jauregian.
EUSKALITek Bizkaiko Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan dihardu 4.0 Industriari eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko ikastaroaren lehenengo edizioan.
Kultura eta Sormen Industrietako (KSI) hiru erakundek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailak bultzatzen duen KSI Berritzaile programan izan duten esperientzia aurkeztu zuten, 2019rako berritasunak aurkezteko antolatu zen ekitaldi batean.