Aliantzak bost konpromiso eta bost inplikazio praktiko ditu, horien artean, "Enpresa eta erakundeetan 2030 Agenda garatzeko gida" erakunde bakoitzean pixkanaka aplikatzea.
Dagoeneko eskuragarri dago 29. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen ekitaldien egitarau osoa, eta esteka honetan ikus dezakezu.
A&B Bioteknologiako Laborategiak erakundeak irabazi du klima-neutraltasunari, deskarbonizazioari eta trantsizio energetikoari buruzko CEX 2023 Saria, Ekokaudimendunen gama ekodiseinatzeko jardunbide egokiarekin. Hau, deskarbonizazioa errazteko oinarrizko metodologia da, produktuaren bizi-zikloaren etapa guztiak hartzen baititu kontuan. Etapa horietako batzuei lotutako 6 ekintzatan oinarritzen da: diseinua, lehengaiak, fabrikazioa, banaketa, erabilera eta birziklapena edo berrerabilera.
Prestakuntza programan adituak diren hezitzaileak ebaluatu eta hautatzeko prozesu bat hasi da.
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako zuzendari Asier Aranbarrik eta EUSKALITeko zuzendari Fernando Sierrak, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) euskal enpresen eta erakundeen kudeaketan txertatzeko marko bat aurkeztu dute gaur goizean (maiatzak 25, osteguna).
2023ko urriaren 16tik 27ra bitartean, Kudeaketa Aurreratuaren 29. Europako Astea egingo da, eta, horren barruan, Kongresu bat egingo da urriaren 18an eta 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Partekatu nahi duzun berrikuntzaren bat baduzu, parte hartu Quality Innovation Award-QIA 2023 nazioarteko lehiaketan! Sari honen helburua berrikuntza sustatzea eta euskal erakundeak zer egiteko gai diren munduari ezagutaraztea da.
Bi erakunde horiek irabazi dute EUSKALITen Jardunbide Egokien Saria, Klima-neutraltasunari, deskarbonizazioari eta energia-trantsizioari buruzkoa. Bi erakunde horiek izango dira Estatuko Bikaintasun Zentroek antolatutako CEX 2023 Sarirako euskal hautagaiak.
Jose Luis Diaz Manrique EUSKALIT-Kudeaketa Aurreratuko presidenteak eta Manuel Salaverria Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak lankidetza-hitzarmena berritu dute gaur goizean. Horren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dute ahaleginak eta baliabideak batzeko, Euskadin enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta lurraldea berrikuntzan lider diren Europako eskualdeen artean kokatzeko.
Spouted Bed Solutions, Cyber Surgery SL eta Somorrostro, Nazaret eta Zabalburu LH zentroak QUALITY INNOVATION AWARD-QIA 2022 nazioarteko lehiaketan saria jaso dute gaur Kazakhstango Almatyn, Kazak Organisation for Quality & Innovation Management erakundeak antolatuta.
Datorren martxoaren 14an EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuko Klubaren Jardunbide egokien urteroko topaketa egingo da, eta aurten aukeratutako gaia: “Neutraltasun klimatikoa. Deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa” izan da.
Badaukagu 2023 Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren bertsio eguneratua!
Euskal enpresa eta erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko hamabi hilabeteak laburbiltzen dizkizugu, gertaera eta albiste garrantzitsuenekin, bai eta EUSKALITen 2022. urteko emaitza nagusiekin ere.
Guztira 17 erakundek jaso dute Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria, Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa-jardunbide onenak aintzatesteko. Gainera, beste 8 erakundek jaso zuten berrikuntza onenaren aitorpena, eta Euskadi ordezkatuko dute Quality Innovation Award-QIA 2022 sarien nazioarteko fasean.
Osakidetzako TOLOSALDEA ESI, ITP Aero, Cyber Surgery, CF Somorrostro, Nazaret eta Zabalburu - Lanbide Heziketa, UPV/EHU (Ikasleen errektoreordetza eta enplegagarritasuna. Ikasleen Zuzendaritza), Spouted Bed Solutions, RKL Integral eta Estampaciones Rubi dira Euskadi ordezkatuko duten 8 erakundeak Quality Innovation Award 2022an, nazioarteko fasean lehiatuz.
EUSKALITek eta Emakundek berritu dugu, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan Emakundek antolatutako Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan jardunaldian
Kudeaketa Aurreratuaren Kongresuaren barruan, Kudeaketa laburrean lehiaketaren Sariak ere banatu ziren,
700 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, aurrez aurre eta online, EUSKALITek urriaren 19an eta 20an Bilbon antolatu zuen Kudeaketa Aurreratuaren Kongresuan. 12 erakundek partekatu zituzten jardunbide egokiak eta ikaskuntzak, prozesuen berrikuntzaren eta talentuaren kudeaketaren, aniztasunaren eta inklusioaren inguruan, Kongresu honen ardatz nagusietako bi hain zuzen.