Martxoaren 17an, gure Kudeaketa Aurreratuaren Klubeko Jardunbide Egokien Saria izango da. Edizio honetan, krisi globalari aurre egiteko, moldaketa bizkorra eta negozio-eredu berriak izango dira hizpide. Ekitaldia online izango da (Teams bidez). 9:30etik 12:00etara.
Advanced Services in Mobility-ASIMOB, Euskal Trenbide Sarea eta Alias Robotics Award, ala berrikuntzaren aintzatespen gorena, jaso dute beren kategorietan, 2020ko QIA nazioarteko lehiaketan. Bestalde, beste hiru euskal erakunde, Gogoa Mobility Robots, Ntclick Irtenbide Teknologikoak eta SORALUCE, Prize, ala bigarren saria, jaso dute ere, dagozkien kategorietan. Aipatutakoak, 19 herrialdetako beste erakunde batzuekin batera lehian aritu dira Israel, Suedia, Finlandia, Txekiar Errepublika, Suedia, Errusia, Txina edo Espainia, besteak beste.
Hamabi hilabetez euskal erakundeen artean Kudeaketa Aurreratua bultzatu dugu.
Txemi Cantera 2020 Gizarte Ekonomiako Nazioarteko Saria, ASLE Euskadiko Lan Sozietateen eta Partaidetzen Enpresa Elkarteak urtero egiten duena, bere 30. edizioan, Josetxo Hernándezentzat izan da. Hau, ASLEko gerentea izan da, 37 urtez eta EUSKALITeko presidentea 2014-2019 urteetan.
19 erakundek jaso dituzte Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren sariak abenduaren 17an, streaming hutsez emandako galan.
Euskaliteko 5S Klubak aurten ere 5S metodologiaren praktika aurreratuak partekatzeko topaketa antolatu du.
EUSKALITek Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzen dugu, urrats berriak emanez, eta norbanakoen konpromisotik, taldeko konpromisoetara jauzi egingo dugu, hizkuntza praktika berriak bultzatzeko eta gure Hizkuntza Politikari jarraiki aurrerapausoak ematen jarraitzeko.
Osakidetzako Bilbao Basurto ESIak, "Balioen aitortza eta indartzea: pandemiari aurre egiteko txertoa" lanarekin, EUSKALIT Mondragon Unibertsitatearen (MU) laguntzarekin koordinatzen duen Kudeaketa Laburren 4. edizioa irabazi du.
1.200 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute modu birtualean EUSKALITek urriaren 20an eta 21ean Euskalduna Jauregitik antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Biltzarrean. 40 pertsonak, beste hainbeste erakunderen ordezkari gisa, jardunbide egokiak eta ikaskuntzak, kasuak eta kudeaketari buruzko hausnarketak partekatu dituzte ziurgabetasun handieneko garaietan.
Advanced Services In MOBlity (ASIMOB), Viuda de Sainz, Gogoa Mobility robots, Urkide Ikastetxea, ntClick Soluciones Tecnológicas, Alias Robotics, Soraluce, eta Euskal Trenbide Sarea dira Quality Innovation Award Euskadi 2020ren irabazleak, eta Belgradun egingo den nazioarteko fasean lehiatuko dira.
EUSKALITeko zuzendariak NETs Nazioarteko Kongresuan parte hartzen du Bleden.
Dagoeneko eskuragarri dago 26. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko ekitaldien egitarau osoa.
EUSKALITeko eta Arizmendiarrieta Fundazioko presidenteak, José Luis Díaz eta Juan Manuel Sinde hurrenez hurren, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten enpresaren eredu inklusibo parte-hartzailea (MIPE) batera garatzeko. Akordio horren helburu komuna "Euskal enpresen kudeaketa eraginkorragoa eta gizatiarragoa modu koordinatuan bultzatzea da, bereziki parte-hartzearen arloa nabarmenduz".
EGOKITU programaren helburua da KSI enpresei orientazioa eta laguntza ematea egungo krisiaren ondorioz sortu diren negozio-ereduarekin, finantzaketaren kudeaketarekin edo digitalizazio-aukerekin lotutako erronkak konpontzeko.
EUSKALITek Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin lankidetzan dihardu ikastaro honen antolaketan,
EUSKALITek INNOVABIDE bide-segurtasunaren kudeaketa hobetzeko euskal enpresen sarea bultzatzen laguntzen du.
EUSKALITen hausnarketa sakona egin dugu egungo egoerari buruz eta ikastaroen programazioa egokitu dugu guztion segurtasuna eta osasuna bermatzeko.
Somorrostro Prestakuntza Zentroa eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea finalistak dira GIHak erakundeetan txertatzeari buruzko 2020ko CEX Sarian.